Itxi

Paris-Niza (3. etapa)

Ivan Garcia Cortinak irabazi du hirugarren etapa

Erredakzioa

Leer en Castellano

Txirrindulari asturiarrak esprintean mendean hartu ditu Peter Sagan eta Andrea Pasqualon, 3. etapan. Schachmannek jarraitzen du lidertzan.

Ivan Garcia Cortina, garaipena ospatzen. Argazkia: @ParisNice

Ivan Garcia Cortinak (Bahrain-McLaren) irabazi du Paris-Niza lasterketako hirugarren etapa, Chalette-sur-Loing eta La Chatre artean egin dena, eta 214 kilometroko ibilbidea izan dena. Txirrindulari asturiarrak ezustekoa eman du, esprintean Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) mendean hartuta.

Laugarren denboraldia du Garcia Cortinak profesional mailan, eta 24 urteko asturiarrak maila gorenean lortzen duen bigarren garaipena da asterate honetan erdietsitakoa, iaz Kaliforniako Amgen Tourreko bosgarren etapa irabazi baitzuen.

Erne ibili da Garcia Cortina azken metroetan, esprinta abiatu, eta ezustean harrapatu baititu Peter Sagan eta gainerako espazialistak. Helmugatik 300 metrora erokikoa izan da. ugo Hofstetterrek (Israel Start-Up Nation) behartu du erorketa, Caleb Ewanekin (Lotto Soudal) 'zorrotzailea' eginda. Deceuninck-Quick Step taldeko txirrindulari batzuk aurretik eraman ditu, baita Sam Bennett esprinterra ere. Pascal Ackermann (Bora-Hansgrohe) ere ez da etapa garaipenaren borrokan sartu arazo mekaniko baten eraginez, ezta Bryan Coquard (B&B Hotels-Vital Concept) ere, erorikoa izan baitu helmugarako 6,5 kilometro falta zirenean.

Sailkapen nagusiaren gorenean jarraitzen du Maximillian Schachmannek (Bora-Hansgrohe), eta 13 segundoko abantaila du Giacomo Nizzolorekiko (NTT Pro Cycing). 21 segundo ateratzen dizkio hirugarren postuan den Jasper Stuyveni (Trek-Segafredo).


Albisteak (2)

Bideoak (1)