Itxi

Paris-Niza (7. etapa)

Schachmannek irabazi du Paris-Niza eta Nairo Quintanak lortu du etapa garaipena

Erredakzioa

Leer en Castellano

Txirrindulari alemaniarra da 2020ko Paris-Niza lasterketako irabazlea. Zazpigarren eta azken etapan txirrindulari kolonbiarra nagusitu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Maximilian Schachmannek (Bora-Hansgrohe) irabazi du 2020ko Paris-Niza lasterketa, eta Nairo Quintana (Arkea Samsic) nagusitu da zazpigarren eta azken etapan, Niza eta Colmiane mendatearen artean egin dena (166,5 Km).

Helmugarako hiru kilometro falta zirenean jo du erasoa Quintanak, bigarren izan den Tiesj Benooti (Team Sunweb) 46 segundo aterata, eta hirugarren izan den Thibaut Pinoteko 56 segundoko abantailarekin. Sergio Higuita (Education First) izan da laugarren eta Vincenzo Nibali (Trek-Segafredo) bosgarren, bi hauek ere 56 segundora helmugaratu direlarik.

Schachmann Nairo Quintanarekiko 58 segundora helmugaratu da, liderraren maillotari eutsi eta Paris-Niza irabazi duelarik. Sailkapen nagusiko bigarren postuan amaitu du Tiesj Benootek (Team Sunweb) eta Sergio Higuita (Education First) hirugarren izan da.

Larunbat honetara arte, Scahchmannek 2016ko Alsaziako Tourrean lortutakoa izan du garaipen bakarra.

Paris-Niza zortzi etapa izatekoa zen, baina ostegunean erabaki zuten igandeko etapa bertan behera uztea koronabirusagatik, eta zazpigarren etapak eman dio amaiera lasterketari.

Albisteak (7)

Bideoak (1)