Phinneyk irabazi zuen prologoa
Eneco Tour: Andre greipelek irabazi du lehen etapa esprintean
Erredakzioa
Omega Pharma-Lottoko txirrindulariak Galimzyanov eta Tyler Farrar gainditu zituen azken metroetan. Taylor Phinneyk jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan.
Taylor Phinneyk (BMC) jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan lehen egunean prologoa irabazita. Phinneyk David Millar (Garmin-Cervelo) eta Edvald Boasson Hagen (Sky) bezalako txirrindulariak gainditu zituen 5,7 kilometroko erlojupekoan.
Eguneko ihesaldiko protagonistak lau txirrindulari izan ziren: Thomas De Gendt (Vacansoleil), Jens Debusschere (Omega Pharma-Lotto), Julien Fouchard (Cofidis) eta Matteo Trentin (Quickstep).
Lehen etapako sailkapena:
.1. André Greipel (ALE) Omega Pharma-Lotto 4h 20:25
.2. Denis Galimzyanov (RUS) Katusha d.b.
.3. Tyler Farrar (USA) Garmin-Cervélo d.b.
.4. Theo Bos (HOL) Rabobank d.b.
.5. Tom Veelers (HOL) Skil-Shimano d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Taylor Phinney (USA) BMC 4.28:17
.2. Edvald Boasson Hagen (NOR) Sky + 07
.3. David Millar (GBR) Garmin-Cervelo + 08
.4. André Greipel (ALE) Omega Pharma-Lotto + 20
.5. Tyler Farrar (USA) Garmin-Cervélo + 23