Txirrindularitza
Koldo Fernandez de Larrea Garmin-Cervelo taldera joango da
Erredakzioa
Txirrindulari arabarrak talde estatubatuarren emango ditu hurrengo bi denboraldiak.
Euskaltel-Euskadi taldeko Koldo Fernandez de Larrea Garmin-Cervelo taldean arituko da hurrengo bi denboraldietan. Gasteiztarrak eta talde estatubatuarrak akordioa sinatu egin dute. Fernandez de Larreak 29 urte bete ditu eta elastiko laranjarekin Eneco Tourra jokatzen ari da. 2013ra arte, Garmin Cervelo talde indartsuan izango da Tyler Farrar bezalako esprinterren alboan.