Itxi

Azken etapa

Eneco Tour: Boasson Hagenek etapa eta itzulia irabazi ditu

Erredakzioa

Cardoso eta Lars Boom gainditu ditu txirrindulari norbegiarrak azkenengo etapan. Gainera, sailkapen nagusia ere irabazi du Sky taldeko gazteak.

Boasson Hagen. Argazkia: EFE

Edvald Boasson Hagen norbegiarrak irabazi du 2011ko Eneco Tourra. Azkenengo etapa, Boasson Hagenek irabazi du esprintean eroriko erabakigarri batek lagunduta. Jurgen Roelandts (Omega Pharma-Lotto) eta Denis Galimzyanov (Katusha) errusiarra lurrera joan dira eta Sky taldeko txirrindulariak segundo bateko aldea lortuta sartu da helmugan.

Sailkapen nagusian Boasson Hagenen atzetik Philippe Gilbert eta David Millar gelditu dira.

Etapa:

1. Boasson Hagen
2. Cardoso + 1"
3. Boom d.b.
4. Bole d.b.
5. Caruso d.b.
6. Stauff d.b.
7. Vaitkus d.b.

Sailkapen nagusia:

1 Edvald BOASSON HAGEN SKY
2 Philippe GILBERT OLO 23
3 David MILLAR GRM 29
4 Taylor PHINNEY BMC
5 Jos VAN EMDEN RAB
6 Joost VAN LEIJEN VCD
7 Dominique CORNU TSV
8 Dries DEVENYNS QST
9 Ben HERMANS RSH
10 Linus GERDEMANN LEO

Albisteak (5)