COVID-19aren pandemiagatik
2020ko Espainiako Vuelta ez da Holandatik irtengo
eitb.eus
2022ko Espainiako Itzuliko irteera Holandan izatea nahi dute eta hori gertatzeko lanean hasi dira jada.
2019ko Espainiako Vueltak ez du bere irteera Holandan izango, ez behintzat urte honetan. COVID-19aren pandemia dela eta antolatzaileek eta Unipublic enpresak erabaki hori hartu dute.
Halere, 2022ko Espainiako Itzuliko irteera Holandan izatea nahi dute eta hori gertatzeko lanean hasi dira jada.
Apirilaren 15ean Nazioarteko Txirrindularitzako Elkarteak iragarritako egutegia ikusita eta aztertuta Vueltaren hasiera Utrechten izatea oso zaila zela ikusi zuten eta horregatik hartu dute erabakia.
Vuelta abuztuaren 14an hasi behar zen eta irailaren 6an amaitu, orain, Munduko Txapelketa jokatu eta gero hasiko da.