Itxi

Abuztuaren 29an, Nizan

Arkeak Nairo Quintana eta Warren Barguil izango ditu buru Tourrean

eitb,eus

Leer en Castellano

Emmanuel Hubert kirol-zuzendariak denboraldi osoa bi txirrindulari horietan oinarrituta dagoela esan du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nairo Quintana kolonbiarra eta Warren Barguil frantziarra izango dira Arkea-Samsic taldearen bi gizon indartsuenak Frantziako Tourrean.

Abuztuaren 29an Nizan hasiko den lasterketarako hamabi gizoneko aurre selekzio bat iragarri du Emmanuel Hubert kirol-zuzendariak: Winner Anacona, Anthony Delaplace, Thibault Guernalec, Romain Hardy, Kévin Ledanois, Lukasz Owsian, Dayer Quintana, Diego Rosa, Clément Russo eta Connor Swift.

Behin betiko zerrenda, zortzi izenekin, aurrerantzago emango dute jakitera, txirrindulariak lehiatzen hasten direnean.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)