Munduko txapelketan
Freire, Espainiako selekzioaren liderra Copenhagen
Erredakzioa
Barredo, Garate, Luis Leon Sanchez, Erviti, Lastras, Jose Joaquin Rojas, Flecha eta Reynes txirrindulariak ere Danimarkan izando dira.
Oscar Freire izango da Espainiako selekzioaren liderra Copenhagen jokatuko den Munduko Txirrindularitza Txapelketan, irailaren 25ean.
Freirerekin batera, Carlos Barredo, Juan Manuel Garate eta Luis Leon Sanchez (Rabobank), Imanol Erviti, Pablo Lastras eta Jose Joaquin Rojas (Movistar), Juan Antonio Flecha (Sky) eta Vicente Reynes (Omega-Pharma Lotto) arituko dira.
Zerrendatik kanpo Egoi Martinez eta Koldo Fernandez de Larrea (Euskaltel-Euskadi) eta Luis Angel Mate (Cofidis) geratu dira.