42. Burgoseko Itzulia
Movistar, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma, baieztatuta
eitb.eus
Lasterketak luxuzko parte hartzea izango du aurten egutegiko lehen lasterketa baita.
42. Burgoseko Itzulia uztailaren 28an hasiko da eta abuztuaren 1ean amaitu, behin betiko baimenak ematen lortzen baditu.
Lasterketak luxuzko parte hartzea izango du aurten egutegiko lehen lasterketa baita. Antolatzaileek baieztatu egin dute Movistar taldearen parte hartzea Alejandro Valverde, Enric Mas eta Marc Soler txirrindulariekin, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta BH eta Kontinental mailako Alberto Contador Fundazioaren Kometa-Xstra eta Kern Pharma (Lizarte zena).
Horiez gain UCI WorldTourreko talde gehiago izango dira. Hamabi izan daitezke guztira aurten Burgoseko Itzuliko 42. edizioan.