Ofiziala
Chris Froomek Ineos taldea utziko du eta Israelgo talde batean arituko da 2021ean
eitb.eus
Froomek ia 10 urte egin ditu Ineosen, lehengo Sky taldean, eta kontratua abenduan amaitzen zaio, baina jabeek kontratu hori ez berritzea erabaki dute
Your browser doesn’t support HTML5 video
Chris Froome Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen txirrindulariak Ineos taldea (lehengo Sky) utziko du abenduan, ia 10 urteren ostean, taldearekin duen kontratua amaitu ostean.
2021ra begira, Froome Israel Start-Up Nation taldean arituko da.
Froome ha alcanzado ya un acuerdo para correr en el Israel Start Up Racing, escuadra en la que militará a partir de 2021.
"Hamarkada ederra izan da, gauza asko lortu ditugu, nire oroimenean betirako izango ditudanak. Erronka berriak eta emozionanteak espero ditut nire ibilbidearen hurrengo pausoan, baina, bitartean, nire helburua Frantziako Tourra bosgarrenez irabaztea da Ineos taldearekin", esan du britainiarrak.
Bestalde, Dave Braislford taldeko zuzendariak kontratua ez berrizearen erabakia azaldu du: "Chrisen kontratua abenduan amaitzen da eta ez berritzeko erabakia hartu dugu. Erabaki hori orain iragarru dugu sortu daitezkeen zurrumurruak ekiditeko eta taldea aurretik dugun denboraldian buru-belarri sartu ahal izateko".
"Chris gurekin izan da hasieratik", jarraitu du Brailsfordek, "txapeldun handia da eta momentu gogoangarriak partekatu ditugu urte guzti hauetan, baina, nire ustez, erabaki zuzena da taldearentzat eta Chrisentzat. Bere lorpenak ikusita, Chrisek taldeburu bakarra izan nahi du, eta ulergarria da, baina guk ezin diogu gaur egun hori ziurtatu", azaldu du.
Team INEOS confirms we will not be renewing @chrisfroome’s contract - so after 10 great years this season will be Chris’s last with the team.
— Team INEOS (@TeamINEOS)
July 9, 2020