Itxi

Durango-Durango klasikoa

Van Vleuten munduko txapelduna nagusi Durangon, aste borobila eginda

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Herbeheretarrak Goiuriara egindako azken igoeran erabaki du lasterkera, helmugarako sei kilometrora.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Annemiek Van Vleuten (Michelton-Scott) egungo munduko txapelduna gailendu da Durango-Durango klasikoan eta aste borobila itxi du, ostegunean eta ostiralean Nafarroan lortutako bi garaipenak kontuan izanda.

Herbeheretarrak Goiuriara egindako azken igoeran erabaki du lasterkera, helmugarako sei kilometrora. Helmugara bera bakarrik iritsi da eta 18 sgeundoko aldea atera dio Anna van der Breggen (Boels-Dolmans) herrikideari eta minutu eta bost segundo Elisa Longo italiarrari.

Laugarren Clara Koopenburg (Paule Ka) alemaniarra izan da 1:07ra, eta bosgarren, 1:38ra, Marta Cavalli (Valcar-Travel Service) italiarra. Cavallirekin batera tropel nagusia sartu da.

Lasterketa Durangoko Ezkurdi plazan hasi  eta amaitu da. Bertan bildu dira aurtengo edizioan partu hartu duten 139 txirrindulariak eta 24 taldeak, horietariko zazpi World Tour kategoriakoak.Ibilbideak 113 kilometro izan ditu; Miotara bost aldiz igo dira eta Goiuriara, berriz, bi aldiz.

Albisteak (2)

Bideoak (1)