Burgosko Itzulia 2020
Jon Aberasturi bigarren da sailkapen nagusian
Erredakzioa
Caja Rural taldeko txirrindularia bosgarren sailkatu da asteazkeneko etapan eta bigarren da sailkapen nagusian, Grobschartner liderretik 8 segundora.
Jon Aberasturi (Caja Rural) bigarren da 2020ko Burgosko Itzuliaren sailkapen nagusian. Txirrindulari euskaldunak lortutako bosgarren postuarekin, 8 segundora du lasterketako lidertza.
Lasterketako lehenengo etapan, asteleheneko etapan, zazpigarren sailkatu zen Aberasturi. Orduan, Caja Ruraleko txirrindulariak 8 segundora zuen sailkapen nagusiko lidertza.
Bigarren etapan, aldiz, bosgarren sailkatu da eta sailkapen nagusiko bigarren postua eskuratu du. Hala ere, Grobschartner austriarrak zuen 8 segundoko aldea mantendu egin da. Beraz, nahiz eta zazpigarren postutik bigarrenera igo, aldea berdina da.
Ostegunean, 2020ko Burgosko Itzuliaren hirugarren etapa izango dugu. Horretan, Picon Blanco maila bereziko mendatea igo beharko dute txirrindulariek, etapa amaieran. Etapa osoa zuzenean, 15:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.