Euskaltel Euskadi
Gotzon Martin, mendiko sailkapenean nagusi
Erredakzioa
Euskaltel Euskadiko txirrindulariak 16 puntu eskuratu zituen lehenengo etapan eta, horregatik, lehen postuan da mendiko sailkapenean.
Gotzon Martinek (Euskaltel Euskadi) mendiko sailkapenaren lidertza du, 2020ko Burgosko Itzulian. Euskaltel Euskadiko txirrindulariak 16 puntu eskuratu zituen lehenengo etapan eta, horregatik, lehen postuan da mendiko sailkapenean.
Lehenengo etapan, Martinek 16 puntu eskuratu zituen. Izan ere, etapak bi mendate puntuagarri izan zituen: Alto de Altotero mendatea, hirugarren mailakoa, eta Alto del Castillo mendatea, lehen mailakoa.
Bigarren etapan, aldiz, ez da mendaterik izan eta, beraz, eskalatzaileen sailkapena bere horretan mantendu da.
Ostegunean, 2020ko Burgosko Itzuliaren hirugarren etapa izango dugu. Horretan, Picon Blanco maila bereziko mendatea igo beharko dute txirrindulariek, etapa amaieran. Etapa osoa zuzenean, 15:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.