Itxi

Munduko Txapelketa

Wurtz-Schmidtek urrea lortu du junior mailako erlojupekoan

Erredakzioa

Emakumezkoen erlojupeko proban, Judith Arndt alemaniarrak eskuratu du garaipena. Leire Olaberriak 26. postuan bukatu du proba eta Eneritz Iturriagak 35. postuan.

Wurtz-Schmidt, erdian. Argazkia: EFE

Danimarkako Mads Wurtz-Schmidt izan da nagusi gizonezkoen erlojupekoan, junior mailan. Wurtz-Schmidtek 35:07.68ko denbora behar izan du probak zituen 27,8 kilometroak egiteko.

17 urteko txirrindulariak Zelanda Berriko James Oran eta David Edwards australiarra gainditu ditu. Oranek lau segundo gehiago behar izan dite eta Edwards 21.

Eneritz Iturriaga eta Leire Olaberria ezin izan dira onenen artean sailkatu. Emakumezkoen erlojupeko proba Judith Arndt alemaniarrak irabazi du Linda Villumsen Zelandaberriko txirrindulariaren eta Emma Pooley Britania Handiko txirrndulariaren aurretik.

.- Sailkapena:

.1. Judith Arndt (ALE) 37:07.38
.2. Linda Villumsen (NZL) 37:29.11
.3. Emma Pooley (GBR) 37:31.51
.4. Tara Whitten (CAN) 37:33.54
.5. Clara Hughes (CAN) 37:44.17
.6. Eleonara Van Dijk (HOL) 37:46.26
.7. Rhae-Christe Shaw (CAN) 37:49.41
.8. Amber Neben (USA) 37:48.47
.9. Emilia Fahlin (SUE) 38:02.44
10. Marianne Vos (HOL) 38:03.15

26. Leire Olaberría (ESP) a 2:42.00
35. Eneritz Iturriaga (ESP) a 3:29.00.

Emakumezkoen erlojupekoa junior mailan eta gizonezkoen 23 urtez azpikoa




Albisteak (2)