Burgosko Itzulia (5. etapa)
Sosa garaile Neilan, Evenepoelek irabazi du itzulia eta Landak bigarren amaitu du
Erredakzioa
Remco Evenepoel da Burgosko Itzuliko irabazlea, azken etapa hirugarren postuan amaituta. Mikel Landa bigarren izan da etapan, baita sailkapen nagusian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Remco Evenepoelek (Deceuninck Quick Step) irabazi du Burgosko Itzulia, bosgarren eta azken etapa hirugarren postuan amaituta. Neilako aintziretan bukatu den etapako irabazlea Ivan Ramiro Sosa izan da.
Kolonbiarrak hirugarrenez jarraian irabazi du Neilako aintziretan bukatu den etapa. Helmugarako 600 metro falta zirenean jo du erasoa Sosak eta garaipena lortu du. Mikel Landa bigarren izan da etapan, baita sailkapen nagusian.
Eguneko ihesaldia harrapatu du tropelak Mikel Landarentzat lan egin duen Bharein Maclarenek eta Evenepoelen liderraren elastikoa defendatzeko lanean ibili den Deceunincksek egindako esfortzuagatik.
Landak azken igoeraren hasieran jo du erasoa, eta Evenepoelek, Sosak eta Chavesek eutsi diote, azken honek erritmoa jarraitu ezin izan duen arte. Almeida atzetik etorri da, baina hirukotea harrapatzear egon denean, taldekide duen Evenepoelek erasoa jo du, garaipena belgikarraren, Landaren eta Sosaren artean jokatu delarik; azkenean kolonbiarra nagusitu da.