Itxi

14. edizioa

Van Aert nagusitu da Strade Bianche klasikoan

Erredakzioa

Leer en Castellano

Jumbo Visma taldeko belgikarrak irabazi du klasiko italiarra. Davide Formolo izan da bigarren eta Maximilian Schachmanmek osatu du podiuma, hirugarren amaituta.

Wout Van Aert irabazlearen garaikurrarekin. Argazkia: EiTB

Wout Van Aertek (Jumbo-Visma) lortu du garaipena Strade Bianche klasikoan. Hamalaugarren edizioa Sienan hasi eta bukatu da, eta 184 kilometroko ibilbidea izan du. Txirrindulariek 63 kilometro egin behar izan dituzte buztin-zurizko errepideetatik.

Denboraldiko lehen klasikoaren ibilbidea osatzeko, 4 ordu, 58 minutu eta 56 segundo behar izan ditu Van Aertek. Davide Formolo (UAE Emirates) izan da bigarren eta Maximilian Schachmann (Bora Hansgrohe) hirugarren.

Azken bi edizioetan hirugarren postua eskuratu zuen Van Aretek, baina aurten Le Tolfeko zatian jo du erasoa, helmugarako 20 kilometro falta zirenean, eta amaierara arte eutsi du lasterketaren buruan, garaipena lortuz.

Albisteak (3)

Bideoak (1)