Itxi

Otxoa Anaiak Memoriala

Carusok lortu du garaipena Getxoko Zirkuituan

Erredakzioa

Leer en Castellano

Damiano Carusok (Bahrain McLaren) irabazi du Getxoko Zirkuitua - Otxoa Anaiak Memorialaren 75. edizioa. Giacomo Nizzolo (NTT) izan da bigarren eta Eduard Prades (Movistar) hirugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Damiano Carusok (Bahrain McLaren) irabazi du Getxoko Zirkuitua - Otxoa Anaiak Memorialaren 75. edizioa. Txirrindulariek 177 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute.

Helmugarako zortzi kilometro falta zirenean jo du erasoa Carusok, lasterketaren buruan Pello Bilbao taldekidearekin eta Nelson Oliveira (Movistar) portugaldarrarekin zihoanean. Erasoari esker, helmuga lehen postuan gurutzatu eta garaipena lortu du. Giacomo Nizzolo (NTT) izan da bigarren eta Eduard Prades (Movistar) hirugarren.

Mikel Landak (Bahrain McLaren) erorikoa izan du helmugarako 20 kilometro falta zirenean, ustez ondoriorik gabe, eta lasterketa amaitu ahal izan du.

Edizio arrakastatsua

Italiarraren garaipena landutakoa izan da, Arkotxarako igoerako azken txanparaino sufritu behar izan baitu. Getxoko Zirkuitua - Otxoa Anaiak Memorialaren 75. edizioa arrakastatsua eta ikusgarria izan da, probak historiako partaidetza onenetarikoa izan duelarik.

Julen Irizarrek (Euskaltel Euskadi) erasoa jo du 23. kilometroan, zirkuituari lehen itzulia eman ostean, Antonio Carvalho (Efapel), Iván Cobo (Kern Pharma), Oier Lazkano (Caja Rural), Luca Pacioni (Androni Giocattoli), Lionel Taminiaux (Bingoal) y Riccardo Verza (Kometa) eta Angel Madrazo (Burgos-BH) jarraitu diote.

UAE taldearen lanak hasieran, eta geroago Trek eta NTT taldeek egindakoak, ihesaldia kontrolpean izan du, haien abantaila handiena 3 minutu eta 23 segundokoa izan delarik.

Lazkanok ihesaldiko taldea atzean utzi du, eta lasterketaren buruan jarri da. Helmugarako 50 kilometro falta zirenean, Mads Pedersen munduko txapeldunak erritmoa bizitu du, baina txirrindulari arabarrak buruan pasa du azken-aurreko itzulia, ibilbidea betetzeko 33 kilometroren faltan.

Azken kilometroetan, garaipena lortzeko faborotioen arteko lehia bizia ikusi da, eta lasterketa Damiano Carusoren garaipenarekin bukatu da.

Albisteak (3)

Bideoak (1)