Itxi

Astanaren erakustaldia

Gorka Izagirrek irabazi du Trittico Lombardo lasterketa eta Alex Aranburu, bigarren

Erredakzioa

Leer en Castellano

Bi euskal txirrindulariek Astanaren festa biribildu dute lasterketa italiar honetan. 2020an lortzen duen lehen garaipena izan da astelehen honetakoa Ormaiztegiko txirrindulariarentzat.

Gorka Izagirre eta Alex Aranburu, irabazlea eta bigarrena. Argazkia: @AstanaTeam

Gorka Izagirrek (Astana) irabazi du Grande Trittico Lombardo lasterketa astelehen honetan. COVID-19 koronabirusaren eraginez, aurten lasterketa honek egun bakarrean bateratu ditu Agostini, Bernocchi eta Tre Valli Varesino probak.

Legnano eta Varese arteko 199,71 kilometroko ibilbidea betetzeko 4 ordu, 41 minutu eta 2 segundo behar izan ditu Gorka Izagirrek. Bigarren postua, Ormaiztegikoaren taldekidea den Alex Aranburu (Astana) txirrindulariak eskuratu du. Izagirrek azken itzulian jo du erasoa, eta inor ez da haren erritmoa jarraitzeko gai izan, garaipena erdietsi duelarik.

2020 berezi honetan lortu duen lehen garaipena da Gorka Izagirrerentzat, eta gogotik sufritu behar izan du, euriak lasterketa gogorrago egin baitu, eta txirrindularientzat ez baita erraza izan.

Horrenbestez, Astanaren festa biribildu dute bi euskal txirrindulariek Gande Trittico Lombardoan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)