Danimarkan
Munduko txirrindularitza txapelketak: Tony Martin, urrea erlojupekoan
Erredakzioa
Txirrindulari alemaniarrak sekulako erakustaldia eman du. Bradley Wigginsek zilarrezko domina eskuratu du eta Fabian Cancellarak brontzezkoa. Jonathan Castroviejo getxotarra hamaikagarren izan da.
Tony Martin alemaniarrak eskuratu du urrezko domina gizonezkoen erolupeko proban. Martinen atzetik, Bradley Wiggins Britania Handiko txirrindulariak eskuratu du zilarrezko domina minutu bat eta hamabost segundora. Fabian Cancellarak ezin izan du titulua mantendu eta brontzezko dominarekin konformatu da suitzarra.
Erakustaldi ederra emanez gainditu ditu aurkariak Tony Martinek, bataz-besteko 51,8 kilometro orduko abiaduran. Zilarrezko domina eskuratzeko lehia bizia mantendu dute Wigginsek eta Cancellarak, baina suitzarrak gaizki hartu du azken kilometroko bihurgunea eta segundo erabakigarriak galdu ditu.
Laugarren postua Bert Grabsch alemaniarrak lortu du 1:31ra eta bosgarren postua Jack Bobridge australiarrarentzat izan da 2:13ra.
Jonathan Castroviejo esukaldunak lan txukuna egin du erlojupekoa 11. postua lortuz irabazlearengandik 3:34ra. Getxoko txirrindularia Movistar taldean izango da datorren denboraldian Eusebio Unzueren aginduetara. Ia erreferentziarik gabe irten da Castroviejo aurreneko txirrindularien multzoan, baina lortu duen denbora ona izan da Munduko Txapelketan debuta egin baitu.
Sailkapena:
1. Tony Martin (Alemania) 53:43.85
2. Bradley Wiggins (Britania Handia) + 1:15.83
3. Fabian Cancellara (Suitza) + 1:20.59
4. Bert Grabsch (Alemania) + 1:31.76
5. Jack Bobridge (Australia) + 2:13.86
6. Richie Porte (Australia) + 2:29.54
7. David Millar (Britania Handia) + 2:45.62
8. Lieuwe Westra (Holanda) + 3:18.52
9. Alexandr Dyachenko (Kazajstan) + 3:19.76
10. Jakob Fuglsang (Danimarka) + +3:30.59
11. Jonathan Castroviejo (Espainia) +3:34