POLONIAKO ITZULIA
Pedersenek esprint garbian irabazi du bigarren etapa eta lider jarri da
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
El actual campeón del mundo, Mads Pedersen, ha impuesto su punta de velocidad ante el alemán Pascal Ackermann.
Trek-Segafredo taldeko Mads Pedersen danimarkarra, egungo munduko txapelduna, da Poloniako Itzuliko lider berria, Opole eta Zabrze artean (151,5 km) jokatu den bigarren etapa irabazi baitu ostegun honetan, esprint garbi batean ondoren.
Fabio Jakobsen herbeheretarrak hasierako etapako esprintean izandako istripu larriaren biharamunean, lasterketa berriz ere amaiera masibo batekin amaitu da, baina oraingoan istilurik gabe. Bertan, Pedersen agertu da indartsuena.
24 urteko txirrindulariak sei urte daramatza talde berean, eta, gaurkoarekin, hamahirugarren garaipena lortu du, 2020ko lehenengoa, bere pedal kolpea aurkarienari inposatuz. Bere atzetik, Pascal Ackermann alemaniarra (Bora-Hansgrohe) eta Davide Ballerini italiarra (Deceunick-Quick Step) helmugaratu dira.
Horrela, Jakobsenek 4 segundoko aldea du sailkapen nagusian Ackermannekiko eta Kamil Malecki poloniarrarekiko (CCC). Azken hori lider birtuala izan da etapan zehar tarteko helmugetako denbora-sariengatik, baina ez da azken esprintaren lehian sartu.
Ostiral honetan lasterketako hirugarren etapa korrituko da. 203,1 kilometroko ibilbidea izango du, Bielsko eta Biala artean.