Koma induzituan izan da
Komatik esnatu eta "egoera onean" da Fabio Jakobsen
Agentziak | Erredakzioa
Txirrindulariak eroriko larria izan zuen astezkenean Poloniako Tourrean jokatutako 1. etapako esprintean, Dylanen Groenewegen aurkariak emandako bultzadaren ondorioz.
Fabio Jakobsen txirrindularia (Deceuninck-Quick Step) induzitutako komatik atera dute medikuek eta herbeheretarra "egoera onean" da. Jakobsenek eroriko larria izan zuen asteazkenean, Poloniako Tourreko lehenengo etapan.
"Albiste onak ditugu Sosnowieceko ospitaletik. Fabio Jakobsen komatik esnatu dute. Bere egoera ona da", adierazi dute Poloniako Tourreko antolatzaileek Twiterreko kontu ofizialean.
Jakobsenek eroriko larria izan zuen Poloniako Tourreko lehen esprintean, Dylan Groenewegen herrikideak hesiaren kontra bultzatu zuenean, 80 km/h abiaduran zihoazenean. Jakobsenek zauri larriak izan zituen, ospitalera eraman zuten eta koma induzitua eragin zioten. Ondoren, eta buruko eta bizkarrezurreko lesioak baztertuta, ebakuntza egin zioten aurpegian.
We have good news from the hospital in Sosnowiec! @FabioJakobsen is awake now from the coma. Condition is "good". ¿#tdp20 @deceuninck_qst
— Tour de Pologne (@Tour_de_Pologne) August 7, 2020