POLONIAKO ITZULIA
Carapazek bereganatu du hirugarren etapa eta bera da lider berria
AGENCIAS | REDACCIÓN
Giroko egungo irabazleak garaileak ezustekoa eman du goranzko joera zuen esprintean, 30 txirrindulari inguruz osatutako taldetxo batean.
Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrak lortu du garaipena esprintean amaitu den Poloniako Itzuliko hirugarren etapan, Wadowice eta Bielsko-Biala artean (203,1 kilometro) lehiatu dena.
Carapaz (27 urte) Diego Ulissi (UAE) italiarraren eta Rudy Molard (Groupama) frantziarraren aurretik sartu da.
Hegoamerikarrak eraso kolpea jo du helmugatik hirurehun bat metro falta zirenean, ibilbideak goranzko joera zeukala baliatuta, eta ezustean harrapatu ditu esprinta prestatzen ari ziren taldeak, bereziki Team Emirates. Ineosekoak hogei bat metroko abantaila lortu du berehala, eta doi-doi bada ere, hartutako abantailari eusteko gai izan da Ulissiren ahalegin handia balio gabe utzita.
Garaipenaz gain, Ekuadorreko txirrindulariak liderraren elastikoa eskuratu du. Une honetan, lau segundoko aldea du Ulissirekin eta Kamil Maleckirekin (CCC), eta seikoa Luka Mezgec esloveniarrarekin (MTS).
Larunbat honetan laugarren etapa jokatuko da, azken-aurrekoa, Bukovina Resort eta Bukowina Tatrzanska lotuko dituena (173 km).