Itxi

1. etapa

Van Aertek sasoiko jarraitzen du eta Dauphineko lehen liderra da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Jumboko belgikarrak Daryl Impey gainditu du eta liderraren lehen malloit horia jantzi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Wout Van Aert (Jumbo-Visma) belgikarra da Dauphine Kriteriumeko lehen liderra, asteazken honetan Clermont-Ferrand eta Saint-Christo-en-Jarez artean jokatu den  218,5 kilometroko bereganatu eta gero.

Strade Bianche eta Milan San Remo irabazi berri dituen Van Aertek azken metroetan jo du erasoa, eta Daryl Impey (Mitchelton Scott) hegoafrikarraren eta Egan Bernal (Ineos) kolonbiarraren aurretik helmugaratu da lehen postuan.

Alejandro Valverde (Movistar) murtziarra ere garaipena lortzeko borrokan ibili da, eta laugarren sartu da azkenerako. Euskal txirrindulariei dagokienez, Mikel Landa (Bahrain), Gorka Izagirre (Astana) eta Pello Bilbao (Bahraian) liderraren denbora berean heldu dira; alabaina, 10 segundoko atzerapena pilatu dute sailkapenean helmugan izandako hobarien ostean.

Ostegun honetan bigarren etapa korrituko da Vienne eta Col de Porte artean (135 kilometro). Amaiera aproposa da faboritoen artean borroka egon dadin; izan ere, azken mendatea (17,5 km) maila berezikoa da, eta % 6,2ko batez besteko maldak ditu.

Albisteak (2)

Bideoak (4)