Dauphine, 2.etapa
Roglicek irabazi du Col de Porten eta lider jarri da
Agentziak | Erredakzioa
Mikel Landa zortzigarren sartu da helmugan 10 segundora, eta sailkapen nagusian ere zortzigarren da, liderrarengandik 20 segundora.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Primoz Roglic esloveniarra (Jumbo Visma) gailendu da Dauphine Kriteriumaren bigarren etapan eta, horri esker, líder jarri da sailkapen nagusian. Bigarren etapak 135 kilometroko ibilbidea izan du Vienne eta Col de Porte mendatearen artean.
2019ko Espainiako Itzuliko irabazleak erasoa jo du azken txanpan eta bera bakarrik sartu da helmugan 3h.29.40ko denbora eginda. Batez beste 36.9 km/h-ko abiaduran egin du ibilibidea. Bigarren postuan Thibaut Pinot (Groupama FDJ) frantziarra sartu da 8 segundora eta hirugarren Emanuel Buchmann (Bora), izan da, denbora berean.
10 segundora faboritoen beste talde bat sartu da, Egan Bernal, Nairo Quintana, Superman Lopez eta Mikel Landa txirrindulariekin.
Sailkapen nagusian, Primoz Roglic da liderra, Thibaut Pinot bigarren da 12 segundora, Buchmann hirugarren 14ra, Bernal laugarren 6ra eta Mikel Landa zortzigarren 20 segundora.
Ostiralean hirugarren etapa jokatuko dute, 157 kilometrokoa, Corenc eta Saint Martin artean.