Itxi

Errepideko proba

Munduko txirrindularitza txapelketak: Demarek urrea lortu du

Erredakzioa

Arnaud Demarre frantziarrak Adrien Petit eta Andrew Fenn gainditu ditu 23 urte azpiko errepideko proban. Jon Aberasturik 13. postua lortu du.

Arnaud Demare. Argazkia: EITB

Arnaud Demarre frantziarrak eskuratu du urrezko domina 23 urte azpiko errepideko proban. 168 kilometroko proba Kobenhavnen jokatu da eta Demarrek Adrien Petit frantziarra eta Andrew Fenn britainiarra gainditu ditu helmugan. Jon Aberasturik 13. postua lortu du.

Frantziako txirrindulariek euren kalitatea ondo erakutsi dute esprintean eta lehenengo eta bigarren postuak erraz eskuratu ditzute.

- Sailkapena:

.1. Arnaud Demare (FRA) 3h.52.16
.2. Adrien Petit (FRA) d.b.
.3. Andrew Fenn (GBR) d.b.
.4. Rudger Selig (ALE) d.b.
.5. Marco Haller (AUT) d.b.
.6. Filippo Fortin (ITA) d.b.
.7. Wouter Wippert (HOL) d.b.
.8. Alexey Tsatevitch (RUS) d.b.
.9. Tosh Van Der Sande (HOL) d.b.
10. Andris Smirnovs (LET) d.b.


Albisteak (3)