Kargatzen...
Itxi

Zilarra

Gorka Izagirrek zilarra irabazi du, Espainiako txirrindularitza txapelketetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Gipuzkoarrak Luis Leon Sanchez taldekideak baino 15 segundo gehiago egin ditu helmugan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gorka Izagirre gipuzkoarrak (Astana) zilarrezko domina irabazi du Espainiako txirrindularitza txapelketetan, Luis Leon Sanchez irabazlearen atzetik bigarren eginda.

Sanchez lau aldiz izan da Espainiako txapeldun erlojuaren kontra, eta igande honetan lehen aldiz gailendu da errepideko proban.

Sanchezek lasterketa buruan zihoan Jesus Herrada harrapatu du azken kilometroetan eta bera izan da lehena helmugan sartzen. Herradak, berriz, matxura izan du eta podiumetik kanpo geratu da.

Gorka Izagirre Sanchezen taldekidea Astanan eta Vicente Garcia Mateos izan dira murtziarrarekin batera podiumera igo diren bi txirrindulariak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)