Itxi

Abuztuaren 29tik aurrera

Hastear da Bernal-Roglic lehia handiaren Tourra, pandemiaren mehatxupean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lasterketa larunbatean abiatuko da Nizan eta ETB1ek eta eitb.eusek egunero zuzenean emango dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Niza hirian emango dio hasiera Frantziako Tourrak 2020. urteko edizio bereziari, musukoa jarrita eta osasun neurri zorrotzekin. Pandemiak baldintzatutako Tourrean momentu erakargarri ugari eta zalantza asko ere aurreikusten dira.

Egan Bernal iazko irabazleak eta orain arte dena irabazi duen Ineos bere taldeak (antzinako Sky)  lehia bizia izango dute Primoz Roglic esloveniarra eta Jumbo Visma talde indartsuarekin. Roglic izan da txirrindularirik sasoikoena orain arte jokatutako lasterketetan.

Baina bada podiumera igotzeko favorito gehiago: Mikel Landa Bahrein McLaren taldeko buruan, eta Enric Mas, Movistarrekoa. Azken horrek Alejandro Valverderen babesa izango du. Thibaut Pinot, Tom Dumoulin eta Nairo Quintana ere lehia horretan sartzeko asmoarekin iritsi dira.

Lasterketa egoerara egokitu dute eta ezustekoak espero dira jokatuko diren 21 etapetan. Mendiak presentzia handia du, bost etapa aldapan gora amaituko dira, eta erlojuaren kontrako saio bakarra egingo dute, Planche des Belles Filles igota, Parisera irailaren 20an iritsi aurretik.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)