Irailaren 7tik, 14ra
Froome, Nibali eta Fuglsang aurtengo Tirreno-Adriatikoan
eitb.eus
Frantziako Tourrean falta diren izarrak Italiako lasterketan bilduko dira.
Tirreno Adriatikoaren 55. edizioa jokatuko irailaren 7tik 14ra bitartean eta bertan izango diren txirrindulariak Frantziako Tourrean falta direnak dira.
Beraz, lasterketa irabazteko hautagai nagusienak Ineoseko Chris Froome eta Geraint Thomas, Trekeko Vincenzo Nibali, Jakob Fuglsang (Astana) eta Simon Yates (Mitchelton-Scott) dira, besteak beste.
Horiez gain izen handiko beste txirrindulariak ere izango dira, Rafal Majka eta Pascal Ackerman (Bora-Hansgrohe) eta Michael Woods (EF) esaterako eta esprintetarako trebeak diren Michael Matthews (Sunweb), Fernando Gaviria (UAE-Team Emirates) eta Mathieu Van der Poel (Alpecin).
Ibilbidea
Guztira zortzi etapa izango dira, (1309,1 kilometro), hiru jardunaldik ibilbide laua dute gizon azkarrentzako edo ihesaldietarako aproposak, erdi-mendiko beste bi etapa daude, goi-mendiko beste bi egun -Sarnano-Sassotetto igoera tartean- eta San Benedetto del Trontoko erlojupekoa.
Taldeak
UCI WorltTeamseko 19 taldeak izango dira eta asko, Movistar bezala, lasterketa irabazteko hautagairik gabe; Direct Energiek rankingean lortu du sailkatzea eta gonbidatutako Alpecin-Fenix, Androni, Bardiani, Gazprom eta Vini Zabu KTM ere izango dira irteeran.
8 tappe, dal 7 al 14/09, da Lido di Camaiore a San Benedetto del Tronto, dal Tirreno all’Adriatico. Scopri il percorso! | 8 stages, from 7th to 14th , from Lido di Camaiore to S. Benedetto del Tronto, from the Tyrrhenian to the Adriatic sea. Discover the route! #TirrenoAdriatico pic.twitter.com/Vb5RX3l2ra
— Tirreno Adriatico (@TirrenAdriatico) September 6, 2020