Itxi

1. etapa

Ackermannek ezustean harrapatu du Gaviria, eta lehen liderra da Tirreno-Adriatikoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bora taldeko alemaniarra izan da azkarrena lehen etapako erabaki duen esprintean, eta elastiko urdina jantzi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pascal Ackermann (Bora-Hansgrohe) txirrindulari alemaniarrak irabazi du astelehen honetan Tirreno-Adriatiko lasterketako lehen etapa, Lido di Camaioren 133 kilometrotan hasi eta amaitu dena, azken esprintean sekulako buelta eman ostean.

Ackermannek, 2019ko Giroan bi etapa irabazi zituenak, bere indarra erakusten jarraitzen du Italiako errepideetan. Oraingoan, oso urrutitik abiatu da, gainerako esprinterrei eskuinaldetik aurre hartzeko, hesiei ia itsatsita.Bazirudien Fernando Gaviriak (UAE-Team Emirates), etapako lehen garailea eta liderra izateko faborito nagusietakoa zenak, dena zeukala bere alde Magnus Cort (EF) gainditu duenean; alabaina, ia ezerezetik abiatu den Ackermann agertu da azken hatsean, pronostiko guztiak bertan behera uzteko.

Aurretik, etapan zehar, esprinterren taldeak ibili dira lanean eguneko ihesaldia ezerezean uzteko. Simon Pellaud (Androni) suitzarra eta Paul Martens (Team Jumbo-Visma) alemaniarra izan dira euren saiakera egin dutenak, baina helmugatik 15 kilometrora bukatu da euren abentura.

Lasterketako bigarren etapa Camaioretik abiatuko da, eta 201 kilometro egin ostean Follonicara helduko da. Jardunaldi luzea izango da, eta mendate bakarra izango du ibilbidearen erdialdean.

Albisteak (2)

Bideoak (1)