Itxi

Tirreno-Adriatikoa (3. etapa)

Woods, lider berria hirugarren etapan garaipena lortuta

Erredakzioa

Leer en Castellano

Michael Woodsek (Education First) etapa garaipena lortu eta Tirreno-Adriatikoa lasterketako liderraren elastikoa jantzi du. Gaur arte sailkapen nagusiaren buruan zen Ackermannek denbora asko galdu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Michael Woodsek (Education First Pro Cycling) irabazi du Tirreno-Adriatikoaren hirugarren etapa, Follonica eta Saturnia artekoa (217 kilometro) eta liderraren elastikoa jantzi du. Etapa honetara arte liderra zen Pascal Ackermannek (Bora-Hansgrohe) agur esan dio sailkapen nagusiko lehen postuari.

Indartsu azaldu da Woods Poggio Murella bigarrenez igo dutenean. Mendate laburra da, 1,6 kilometrokoa, batezbesteko ehuneko 10,8ko penditzarekin, baina ehuneko 20rainako aldapak dituena. Jaitsieran aurkariak ez dira Wodds harrapatzeko gai izan, eta garaipena lortu du. Rafal Majka (Bora-Hansgrohe)  izan da bigarren segundo bakarrera eta Wilco Kelderman (Team Sunweb) hirugarren, 20 segundora.

Lehen bi etapak irabazi eta liderra zen Pascal Ackermannek denbora asko galdu du; konkretuki, 25 minutu eta 38 segundo. Alex Aranburu (Astana) euskal txirrindulariak irabazleak baino 33 segundo gehiago behar izan ditu helmuga gurutzatzeko.

Albisteak (2)

Bideoak (1)