Tirreno-Adriatikoa (4. etapa)
Hamiltonek irabazi du laugarren etapa eta Woodsek lidertzari eutsi dio
Erredakzioa
Lucas Hamilton (Mitchelton-Scott) izan da Tirreno-Adriatikoaren laugarren etapako irabazlea. Bestalde, Michael Woodsek (Education First) jarraitzen du liderraren elastikoarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Lucas Hamiltonek (Mitchelton-Scott) irabazi du Tirreno-Adriatikoaren laugarren etapa, Terni eta Cascia artean egin eta 194 kilometroko ibilbidea izan duena. Fausto Masnada (Deceuninck-Quick-Step) izan da bigarren eta lidertzari eutsi dion Michael Woods (Education First) hirugarren.
Hamilton munduko txapeldunordeak 2020ko estreinako garaipena lortu du, Ospedalettoko igoeran osatu den hamaika txirrindulariko taldeko onena izan ostean. Talde horretan egon dira Woods liderra eta Rafal Majka, besteak beste.
Sailkapen nagusian, Woodsek 9 segundoko abantaila du bigarren den Majkarekiko, eta 18 segundoko errenta hirugarren postuan den Masnadarekiko.