Itxi

Imola 2020

Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide, Munduko Txapelketara

Erredakzioa

Leer en Castellano

Santesteban gipuzkoarrak iraupen lasterketan parte hartuko du. Oyarbide arabarrak, aldiz, erlojupekoa egingo du. Biak hautatuak izan dira Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketara joateko.

Ane Santesteban, garaipen bat ospatzen. Argazkia: @RFECiclismo

Gema Pascual Espainiako selekzioko hautatzaileak asteazken honetan eman du deialdia 2020ko Munduko Txapelketarako. Imolan egingo da Mundiala irailaren 24tik 27ra artean.

Ane Santesteban eta Lourdes Oyarbide izango dira euskal ordezkariak. Oyarbide arabarrak erlojupekoan parte hartuko du irailaren 24an. Santesteban gipuzkoarra, iraupen lasterketan arituko da.

Hauxe da Espainiako selekzioaren deialdia: Mavi Garcia, Ane Santesteban, Gloria Rodriguez, Alicia Gonzalez, Sandra Alonso, Sara Martin (erlojupekoa eta iraupen lasterketa) eta Lourdes Oyarbide (erlojupekoa).

Albisteak (2)