1. etapa
Beijingeko Tourra: Tony Martin alemaniarra, aurreneko liderra
Erredakzioa
Sky taldeko David Millar eta Alex Dowsett britainiarrak gainditu ditu. Euskaltel Euskadiko Samuel Sanchez ia bi minutura helmugaratu da
HTC Highroad taldeko Tony Martinek irabazi du Beijingeko Tourraren lehen etapa. Aurreneko jardunaldiak 11,3 kilometro izan ditu eta alemaniarrak Sky taldeko David Millar eta Alex Dowsett britainiarrak gainditu ditu. Millarrek 17 segundo gehiago behar izan ditu eta Dowsettek 24.
Euskaltel Euskadiko Samuel Sanchez ia bi minutura helmugaratu da, 123. postuan.
Lehen etapako sailkapen eta orokorra:
.1. Tony Martin (GER/HTC-Highroad) 13:33
.2. David Millar (GBR/Sky) 17
.3. Alex Dowsett (GBR/Sky) 24
.4. Chris Froome (GBR/Sky) 25
.5. Stephen Cummings (GBR/Sky) 35
.6. Lars Boom (NED/Rabobank) 36
.7. Olivier Kaisen (BEL/Omega Pharma-Lotto) 39
.8. Luis Leon Sanchez (ESP/Rabobank) 41
.9. Jean Christophe Peread (FRA/AG2R) 43
10. Dario Cataldo (ITA/Quick Step) d.b.