Itxi

Emakumezkoen txirrindularitza

Van der Breggenek errepideko eta erlojupeko Munduko Txapelketak irabazi ditu

Agentziak / Erredakzioa

Leer en Castellano

Txirrindulari herbeheretarrak Munduko Txapelketako proba biak irabazi ditu. Bestalde, Ane Santesteban euskalduna 33. postuan sailkatu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Anna van der Breggen herbeheretarrak irabazi ditu Txirrindularitzako Munduko Txapelketako proba biak, bai errepideko proba eta baita erlojupekoa ere. Txirrindulari euskaldunei dagokienez, Ane Santesteban onena izan da, 33. postuan sailkatuz.

Txirrindulari herbeheretarra faboritoa zen txapelketa irabazteko. Hala ere, haren maila ikaragarria izan da.

Erlojupekoa Chloe Dygert txapeldun ohiaren erorikoaz baliatuz irabazi zuen.

Errepideko proban, aldiz, bakarrik helmugaratu da. Bigarren eta hirugarren postuan, Annemiek van Vleuten eta Elisa Longo Borghini italiarra sailkatu dira.

Bestalde, euskaldunei dagokienez, Ane Santesteban 33. postuan sailkatu da.

Albisteak (4)

Bideoak (1)