Itxi

Flèche Wallone 2020

Hirschi izan da onena Huyko hormako igoeran eta Flèche Wallone klasikoa irabazi du

Erredakzioa

Leer en Castellano

Sunweb taldeko txirrindularia den Marc Hirschik irabazi du Belgikako klasiko prestigiotsua Huyko hormako igoeran erakustaldia emanda. Cosnefroy izan da bigarren eta Woods, hirugarren.

Marc Hirschi, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Marc Hirschik (Team Sunweb) irabazi du Flèche Wallone klasikoa asteazken honetan. Onena izan da Herve eta Huy arteko 202 kilometroko ibilbidean, eta 22 urterekin bere lehen klasikoa poltsikoratu du. Benoit Cosnefroy (AG2R) izan da bigarren eta Michael Woods (EF), hirugarren.

Huyko hormako igoeran, ibilbidearen azken kilometro t'erdian, Richie Portek (Trek-Segafredo) erritmoa aldatu eta hautaketa egin du tropelean, Tadej Pogacar (UAE-Team Emirates) Tourreko irabazlea bera atzean utzita.

Portek, ordea, ezin izan dio erritmoari eutsi amairako metroetan, eta Michael Woods (EF) kokatu da buruan. Bazirudien Woodsek dena kontrolpean zuela, baina orduan agertu da Hirschi eta denak atzean utzi ditu, garaipena erdietsiz.

Albisteak (1)

Bideoak (1)