Lesioa
Nairo Quintanak amaitutzat eman du denboraldia belauneko lesioaren eraginez
Erredakzioa
"Haustura dut ezker belauneko errotulan eta ziurrenik ebakuntza egin beharko didate ahalik eta azkarren, datorren denboraldian taldearekin sasoiko egoteko", adierazi du kolonbiarrak.
Nairo Quintanak amaitutzat eman du 2020 denboraldia haustura baitu ezker belauneko errotulan, txirrindulari kolonbiarrak azken hilabeteetan izan dituen eroriko ugarien eraginez.
"Haustura dut ezker belauneko errotulan eta ziurrenik ebakuntza egin beharko didate ahalik eta azkarren, datorren denboraldian taldearekin sasoiko egoteko", adierazi du Arkea taldeko 30 urteko txirrindulariak.
"Denboraldia amaitutzat ematen dut askorentzat ahazteko modukoa izan den urte honetan", esan du Quintanak. Otsailean Provenceko Tourra eta Varreko Tourra irabazi zituen; gainera, garaipena lortu zuen Paris-Nizako etapa nagusian.
"Belauneko minek hor jarraitzen dute Frantziako Tourrean eta Kolonbian izan nituen erorikoen ostean, eta sendatze-prozesua ez da erraza izan", gaineratu du. Kolonbiako erorikoari buruz hitz egiten duenean, erreferentzia egiten dio uztailaren 3an Boyacan entrenatzen ari zenean auto batek aurretik eraman zuen momentuari, eta horrek politraumatismoak eragin zizkion belaunean.
Belauneko mina gainditu ostean berriro entrenatzen hasi zen eta uztailean Dauphinen parte hartu zuen, baina erretiratu egin behar izan zen belauneko minaren eraginez. Tourrean ez zuen maila ona eman, ezker belauna ez baitzuen egoera onenean.