Itxi

Igandeko etapa

Vueltak 6. etapako ibilbidea aldatu du, Frantziako osasun larrialdiagatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Igandeko etapa Tourmaleten amaitzea aurreikusita zegoen baina, horren ordez, ibilbidea aldatu dute eta Formigalen amaituko da.

Espainiako Itzuliko 6. etapako ibilbide berria. Argazkia: Vuelta a España.

Espainiako Itzuliko seigarren etapa ez da Frantzian amaituko, "herrialde horretan ezarritako osasun larrialdi egoeraren eta hango gobernuak ezarritako neurrien ondorioz", azaldu dute Vueltako antolatzaileek.

Frantziako gobernuak ezarritako neurriek ere "eragina izan dute Italiako Giroak Frantzian aurreikusita zuen ibilbide tarteetan", gaineratu dute Espainiako Itzulitik. Egoera hori dela eta, seigarren etapa ez da Tourmaleten amaituko.

Ibilbide berriaren arabera, etapa Biescasetik abiatuko da, aurreko ibilbidean bezala, baina hortik aurrerako guztia aldatu egin dute. 146,4 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta Petralba (3. maila) eta Cotefablo (2. maila) igoko dituzte Biecaserik berriro igaro eta Aramon Formigaleko estaziora igo aurretik. 3.040 metroko igoera egingo dute, 1.647 metroko batez besteko desnibelarekin.

"2020ko Vueltan aldapan gora dauden helmuga guztietan bezala, ikusleen sarrera mugatua egongo da, aurten ezarritako protokolo zorrotzei jarraituta", esan du Unipublic enpresa antolatzaileak idatzi batean.

Albisteak (3)