5. ETAPA
Tim Wellens nagusi ihesaldian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Thymen Arensman eta Guillaume Martin gainditu ditu ihesaldiko esprintean.
Tim Wellens (Lotto Soudal) belgikarrak irabazi du Huesca eta Sabiñanigo artean korritutako Espainiako Itzuliko bosgarren etapa (184,4 kilometro). Primoz Roglicek (Jumbo Visma) zailtasunik gabe eutsi dio liderraren maillot gorriari.
Wellensek (29 urte) Vueltako lehen ihesaldian lortu du bere garaipena, Guillaume Martin (Cofidis) frantziarra (4 segundora) eta Thymen Arensman (Sunweb) herbeheretarra (14 segundora) gaindituta.
Tropela, Primoz Roglic liderra buru zela, 2:13ra helmugaratu da. Hartara, Roglicek lider darraio Pirinioetako lehen etaparen bezperan. Esloveniarraren atzetik daude Dan Martin irlandarra (UAE) 5 segundora eta Richard Carapaz ekuadortarra (Ineos) 13ra.
Igande honetan, txirrindulariek beste hitzordu bat izango du mendateekin: Biescas eta Formigal arteko 146,6 kilometroko ibilbidea egingo dute, hasiera batean Tourmaleten bukatzekoa zena.