Euskaltel-Euskadi
Samuel Sanchez taldeko liderra Tourrean eta Anton Espainiako Vueltan
Erredakzioa
Gorka Gerrikagoitiak Asturiaseko txirrindularia 2012ko Frantziako itzulira egokitu daitekeela adierazi du. Gainera, Igor Anton ez da Giroan izango eta Vueltarako gordeko ditu indar guztiak.
Euskaltel-Euskadi taldeko kirol zuzendariak, Gorka Gerrikagoitiak, Samuel Sanchez 2012ko Frantziako Tourrean taldeko liderra izango dela azaldu du Radio Euskadi irratian egindako adierazpenetan. "Aukerak izango ditu eta gauza handiak egin ditzake" azaldu du Gerrikagoitiak.
Gainera, Igor Antonen denboraldiko "helburu nagusia eta bakarra" Espainiako Vuelta izango dela argitu du Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendariak. Tourrean Galdakaoko txirrindulariak ez duela parte hartuko argi utzi du eta Italiako Giroa Vuelta prestatzeko ez duelako erabiliko ere. "Aurten min handia egin dio" Antoni Giroak Vuelta "prestatzeko arazoak izan baititu" argitu du Gorka Gerrikagoitiak.