Itxi

11. ETAPA

Gaudu izan da nagusi Farraponan; Roglicek lider jarraitzen du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Groupamako txirrindulari frantziarra Marc Soler baino indartsuagoa izan da, helmugatik 150 metrora falta zirenean erasoa jo egin ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

David Gaudu frantziarrak (Groupama-FDJ) irabazi du larunbat honetan Espainiako Vueltako hamaikagarren etapa, Villaviciosa eta La Farrapona artean (170 kilometro) jokatu dena, Marc Soler kataluniarrari (Movistar) azken metroetan aurre hartu ondoren. Sailkapen nagusian, Primoz Roglic esloveniarrak (Jumbo-Visma) elastiko gorriari eutsi dio.

Azken igoera egiten ari zirela, Solerrek, eguneko ihesaldiko bost kideetako batek erasoa jo du, eta hari Gauduk bakarrik erantzun dio. Biek egin dute aurrera, eta helmugako pankartatik 150 metrora, txirrindulari frantziarrak behin betiko eraso-kolpea eman du, profesional gisa bere lehen garaipen handia lortzeko eta katalanaren bigarren etapa garaipena eragozteko.

Sailkapen nagusian ez da mugimendurik egon faboritoen artean; ondorioz, Roglicek jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan eta Richard Carapaz (Ineos) bigarren dago denbora berarekin. Hirugarren tokian Dan Martin (UAE) irlandarra dago, 25 segundoko atzerapenarekin.

Txirrindulariek Pola de Laviana eta L 'Angliru artean jokatuko den hamabigarren etapari aurre egin beharko diote igande honetan. Gailur mitikora iritsi aurretik, hirugarren mailako bi mendate (Padrungo gaina eta San Emilianoko gaina) eta lehen mailako bi (Mozquetako gaina eta Cordaleko gaina) gainditu beharko dituzte.

Albisteak (5)

Bideoak (1)