VUELTA
Madrilgo Udalak Vueltako azken etapara ez joatea eskatu die hiritarrei
EITB.EUS
Hemezortzigarren etapa igandean izango da, hiriburuan, eta bere ohiko ibilbidea egingo du, Castellana, Recoletos eta Pradotik.
Madrilgo Udalak Vueltako azken etapa ikustera ez joatea eskatu die hiritarrei. Igandean izango da eta bere ohiko ibilbidea egingo du, Castellana, Recoletos eta Pradotik.
Gobernu-batzordearen ondorengo prentsaurrekoan, Inmaculada Sanzek, udaleko bozeramaileak, publikoa lasterketa ikustera ez joatea aholkatu du, covid-19aren aurrean ekidin behar diren jende pilaketarik ez egoteko.
Segurtasun neurrien betetzea bermatzeko, kaleak ixteko zein mugikortasunaren aldakuntzak gauzatzeko, Udaltzaingoaren 535 agente erabiliko dituzte. Poliziak larunbateko goizaldean hasiko dira lanean, hesiak jartzen.