Urtarrilan betetzen du zigorra
Movistarrek bertan behera utzi du Valverderen aurkezpena UCIk eskatuta
Erredakzioa
Talde espainiarrak ekitaldia asterate honetarako prest zuen, baina ezingo da gauzatu. Txirrindulariak 2012ko urtarrilaren 1ean beteko du dopinagatik ezarri zioten bi urteko zigorra.
UCIk (Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak) debekatu egin dio Movistar taldeari asterate honetarako aurreikusia zuen Alejandro Valverderen aurkezpena gauzatzea. Bertan behera geratu da ekitaldia. Dopinagatik bi urteko zigorra betetzear da Valverde, urtarrilaren 1ean beteko du ezarri zioten bi urteko zigorra.
"UCIk ez du Alejandro Valverde aurkezpen ekitaldian egotea utzi nazioarteko lege formatibo baten interpretazioagatik. Gu ez gaude horrekin ados, ez ditugu gauzak horrela ikusten, baina UCIk esandakoa ez badugu egiten zigorrak handiak izango dira", adierazi du Movistar taldeak ohar baten bitartez.