Itxi

Proventzako Tourra (2. etapa)

Bigarren garaipena jarraian Ballerinirentzat; Aranburu, bigarren sailkapen nagusian

A. B. | EITB Media

Leer en Castellano

Davide Ballerinik lidergoa sendotu du Proventzako Tourrean bigarren etapa jarraian irabazita. Alex Aranburu hirugarren izan da etapan, eta bigarren da sailkapen nagusian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Davide Ballerinik (Deceuninck-Quick Step) irabazi du Proventzako Tourreko bigarren etapa, Cassis eta Manosque artekoa (174,6 kilometro), eta lidergoa sendotu du. Bigarren garaipena jarraian lortu du italiarrak lasterketa honetan, ostegunean lehen etapa irabazi baitzuen.

Ballerini esprintean nagusitu da, bigarren izan den Giulio Ciccone (Trek Segafredo) eta hirugarren amaitu duen Alex Aranburu (Astana) euskal txirrindularia mendean hartuta. Sailkapen nagusiko lehen postuan da Ballerini, eta 16 segundoko abantaila du bigarren den Aranbururekiko. Gianni Moscon (Ineos) da hirugarren, 19 segundora.

Bigarren etapa amaitzeko 1,2 kilometro falta zirenean erorikoa izan dute Julian Alaphilippek (Deceuninck-Quick Step) eta Aleksandr Vlasovek (Astana), biak garaipena lortzeko aukerarik gabe geratu direla.

Albisteak (1)

Bideoak (2)