EAU TOURRA
Positibo batek lasterketatik at utzi du Van der Poelen taldea
EITB MEDIA
EAU Tourreko burbuila ez apurtzeko Alpecin-Fenix ez da gaurko irteeran izango.
Alpecin-Fenix taldeak modu ezin hobean hasi zuen Arabiar Emirerri Batuetako Tourra Mathieu Van der Poelen garaipenarekin lehen jardunaldian, baina Covid-19an izandako positibo baten ondorioz lasterketa utzi behar dute.
Antza, txirrindularia ez den taldeko langile bat izan da kutsatua dagoena eta albistea bezain pronto konfinatu egin da.
Antolatzaileek erabaki dute EAU Tourreko burbuila ez apurtzeko Alpecin-Fenix taldea lehiaketatik at uztea.
Taldeko kide guztiek beste proba bat egingo dute aurki, eta ordura arte konfinatuta jarraituko dute.