Apirilak 30 - maiatzak 2
Euskaltel Euskadi, Caja Rural, Movistar eta Kern Pharma, Asturiaseko Itzulian
EITB MEDIA
2020ko edizioa bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz. 2021ekoan, osasun neurriak zorrotz betetzeko plan berezia izango dute.
2021eko Asturiaseko Itzuliak zortzi herrialde ezberdinetako 15 talde bilduko ditu, horien artean UCIko Movistar Team eta maila kontinental profesionaleko zortzi talde. Lasterketa apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 2an amaituko da.
Lasterketa antolatzen duen Aramo Txirrindularitza klubak konfirmatu duenea, estatuko talde profesional guztiei gonbidapena bidali zaie (Movistar Team, Caja Rural Seguros RGA, Burgos BH, Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma), baita Eolo-Kometa Cycling Teami ere, Contadorren fundazioak sustatutako taldea, lizentzia italiarrarekin.
Iazko edizioa bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz, eta auren, talde kontinental gehiago izan dira parte hartzaileen artean, izan ere, aipatutakoez gain, Novo Nordisk estatubatuarra, Delko frantziarra eta Gazprom-Rusvelo errusiarra daude.
Nazioarteko taldeei dagokienez, Portugaleko hiru talde izango dira (Radio Popular Boavista, Efapel eta Louletano), Lokosphink errusiarrarekin eta Oscar Sevillaren Team Medellinekin batera. Horrez gain, Paco Manceboren Matrix Powertag taldea ere bertan izango da ‘wild card’ batekin.
Izen-ematea zabalik dago oraindik, baina 2021eko edizioak azken urteetako parte-hartzerik handiena du jada. Antolatzaileak lanean ari dira osasun neurriak zorrotz betetzea bermatuko duen protokoloa prestatzeko.