Itxi

Paris-Niza (4. etapa)

Roglic nagusitasunez gailendu da Chiroublesen eta lasterketako lider berria da

A. B. | EITB Media

Leer en Castellano

Primoz Roglicek irabazi du Paris-Nizako laugarren etapa eta liderraren elastikoa jantzi du. Esloveniarra nagusi izan da lehen mailako azken igoeran. Ion Izagirre bosgarren da sailkapen nagusian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Primoz Roglicek (Jumbo Visma) irabazi du Paris-Nizako laugarren etapa, Chalon-sur-Saonen hasi eta Chiroubles mendatean amaitu dena (187,6 kilometro), eta lasterketako lider berria da.

Esloveniarrak erakustaldia eman du. Helmugarako hiru kilometro falta zirenean jo du erasoa eta atzean utzi ditu aurkari guztiak, helmuga gurutzatzen lehena izanda. Roglicek 12 segundo atera dizkie Max Schachmann (Bora) eta Guillaume Martin (Cofidis) txirrindulariei. Ion Izagirre (Astana) euskal txirrindularia hamargarren izan da, 16 segundora.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Primoz Roglic, Schachmann da bigarren 35 segundora eta hirugarren postuan da Brandon McNultty (UAE), 37 segundora. Ion Izagirre bosgarren kokatu da, Roglicekiko 43 segundora.

Albisteak (3)

Bideoak (1)