Itxi

Tirreno Adriatikoa

Etapa garaipena eta lidergoa Van Aertentzat

A. B. | EITB Media

Leer en Castellano

Belgikako txirrindulariak irabazi du Tirreno Adriatikoa lasterketako lehen etapa, esprintean Caleb Ewan eta Fernando Gaviria mendean hartuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Wout van Aert (Jumbo Visma) da Tirreno Adriatikoa lasterketaren lehen liderra, asteazken honetan estreinako etapan nagusituta. Txirrindulariek 156 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute Lido di Camaioren hasi eta amaitu den etapan.

Jumbo Visma taldearen lan bikaina biribildu du Van Aertek, esprintean nagusituta. Azken metroetan, belgikarrak mendean hartu ditu Caleb Ewan (Lotto Soudal) eta Fernando Gaviria (UAE Emirates) txirrindulariak.

Denboraldi honetan Van Aertek lortu duen lehen garaipena izan da Tirreno Adriatikoan erdietsi duena. Liderraren elastikoa jantzi du, eta gain-sariak jasota, sailkapen nagusian lau segundoko abantaila du Ewanekiko eta sei segundokoa Gaviriarekiko.

Bideoak (1)