18 taldeak konfirmatuak
UCIk Pro Tour lizentzia eman die RadioShack eta GreenEdge taldeei
Erredakzioa
Nazioarteko Txirrindularien Batzordeak maila gorenean izango diren 18 taldeak konfirmatu ditu. Euskaltel-Euskadik azaroaren 21ean lortu zuen lizentzia.
Nazioarteko Txirrindularien Batzordeak Radioshack-Nissan talde estatubatuarra eta GreenEdge talde australiarra UCI World Tourr mailan konfirmatu dite gaur. Horrela, bi talde hauek 18 taldek osatutako zerrenda osatu dute.
Azaroearen 21ean 16 talde ezagutzera eman zituen UCIk eta gaurko beste bi taldeekin serenad osatuta gelditu da: AG2R (FRA), Astana (KAZ), BMC Racing (USA), Euskaltel (ESP), FDJ (FRA), Garmin-Cervelo (USA), Katusha (RUS), Lampre - ISD (ITA), Liquigas (ITA), Lotto (BEL), Movistar (ESP), Omega Pharma (BEL), Rabobank (NED), Saxo Bank (DIN), Sky (GBR) eta Vacansoleil (HOL).