Tirreno-Adriatikoa (2. etapa)
Alaphilippek irabazi du bigarren etapa eta Aranburu bosgarren izan da
A. B. | EITB Media
Julian Alaphilippe nagusitu da Tirreno-Adriatikoaren bigarren etapan, amaiera ikusgarri baten ostean. Van Aertk lidergoari eutsi dio. Mikel Landa eta Alex Aranburu protagonista izan dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Julian Alaphilippe (Deceuninck Quick Step) izan da Tirreno-Adriatikoa lasterketako bigarren etapko irabazlea, Camaiore eta Chiusdino (202 kilometro) artekoa, eta Wout Van Aertek (Jumbo Visma) lidergoan jarraitzen du.
Mikel Landarekin (Bahrain-Victorious) eta Sivakovekin (Ineos) batera eguneko ihesaldian egon den Joao Almeidak (Deceuninck Quick Step) gertu izan du garaipena, baina helmugarako 100 metro falta zirenean, atzetik etorri den Alaphilippe taldekideak gainditu eta etapa garaipena erdietsi du. Frantziarrak, Mathieu Van der Poel, Van Aert, Tadej Pogacar gainditu ditu azken metrotan, baita bosgarren izan den Alex Aranburu (Astana) ere.
Sailkapen nagusiko lehen postuan da Wout Van Aert, lau segundoko abantaila du Alaphilipekiko eta zortzi segundokoa Van der Poelekiko (Alpecin-Fenix). Mikel Landa bosgarren postuan da 11 segundora, eta Alex Aranburu hamargarren, 14 segundora.