Itxi

Ziklo-krosa

Murgoitiok Puente Viesgon irabazi eta hurbil du Kopa

Erredakzioa

Egoitz Murgoitio Santa Barbarako XI. ziklo-kros lasterketan garaile atera da eta Espainiar Kopa gero eta hurbilago dauka. Hiru lasterketatik hiru irabazi ditu.

Egoitz Murgoitio. Argazkia: EFE.

Igandean Alcobendasen jokatuko den lasterketan, Murgoitiok lehen hamar sailkatuen artean gelditzearekin nahikoa dauka lidertza aldarrikatzeko.

Abadiñoarrak Puente Viesgoko lasterketa hasieratik kontrolatu du eta Oscar Vazquez galiziarra aise gainditu du, aurreneko postuan kokatuz.

Irabazlea bakarrik ailegatu da helmugara, eta minutu bateko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Orbeako Aitor Hermandez bizkaitarra. Isaac Suarez izan da hirugarren 15 segundura.

Santa Barbara Puente Riesgoso XI.eko Sari Nagusiko sailkapena
.1. Egoitz Murgoitio (Grupo Hirumet Taldea) 1:01:54
.2. Aitor Hernández (Orbea) 1:11
.3. Isaac Suárez (Bioracer BH) 1:26
.4. Javier Ruiz de Larrinaga (MMR Spiuk) 1:56
.5. Santiago Armero (Bicis Esteve) 2:04
.6. Aketza Peña (Garri Bikes) 2:08
.7. Íñigo Gómez (WRC Caravanas Erandio) d.b.. .1.
.8. Jon Gómez (WRC Caravanas Erandio) d.b. .2.
.9. Pablo Rodríguez (Grupo Hirumet Taldea) 2:17 .3.
10. Jonathan Lastra (Grupo Hirumet Taldea) 2:22 .4.

Espainiar Kopako sailpaken nagusia
.1. Egoitz Murgoitio (Grupo Hirumet Taldea) 75 puntu
.2. Aitor Hernández (Orbea) 54
.3. Isaac Suárez (Bioracer BH) 52

Bideoak (1)